Aparatu eta sistemak


Organo (biologia)

Organoa ehunen multzoa da, funtzio fisiologiko bat edo batzuk burutzen d(it)uena. Aparatuetan biltzen dira organoak.

Aparatuak
Aparatuak (edo sistemak) anatomikoki organoek osatutako sistemak dira, funtzio konkretu bat edo batzuk aurrera eramaten d(it)u(z)tenak.
Gizakiarengan, 9 aparatu edo sistema ditugu.
• 1 Aparatu kardiobaskularra
• 2 Arnas-aparatua
• 3 Digestio-aparatua
• 4 Gernu-aparatua
• 5 Nerbio-sistema
• 6 Lokomozio-aparatua
• 7 Sistema endokrinoa
• 8 Immunitate-sistema
• 9 Ugaltze-aparatua
• 10 Aparatuen eta sistemen arteko ezberdintasunak
• 11 Ikus, gainera


Zirkulazio-aparatu

(Aparatu kardiobaskulartik berbideratua)

Gorriz margotuta arteriak agertzen dira, urdinez ordea benak, eta toraxen erdian azkenik bihotza.
external image 5activi6.jpg

Zirkulazio-aparatua edo aparatu kardiobaskularra giza gorputzean odola garraiatzen duen sistema da, arteriak, zainak eta bihotza elkarrekin lotuz.





Aparatu honen gaixotasunak diagnostikatzen eta tratatzen ondorengo bi espezialitate medikoak arduratzen dira: Kardiologia eta Kirurgia kardiobaskularra.
Eduki-taula

  • 1 Fisiologia
  • 2 Anatomia
o 2.1 Bihotza
o 2.2 Sistema baskularra
  • 3 Lotutako gaixotasunak
o 3.1 Bihotzarenak
o 3.2 Sistema baskularrarenak

Fisiologia

Alde batetik, oxigenoa (O2) eta elikagaiak dituen odola arterietatik banatzen da gorputzean zehar, organo guztietan, beti ere bihotzak bidalitako bultzadekin (taupadak). Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Birikak - Biriketako zainak - Ezkerreko aurikula - Ezkerreko bentrikulua - Aorta arteria - Arteria periferikoak - Organoak.

Bestetik, organo guztietatik bihotzera bueltan, karbono dioxidoa (CO2) eta hondakinak bidaiatzen dira zainetatik. Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Organoak - Zain periferikoak - Kaba zaina - Eskuineko aurikula - Eskuineko bentrikulua - Biriketako arteriak - Birikak.

Arnas-aparatuarekiko loturari esker, biriketan gasen (O2 eta CO2) elkar-trukatzea gertatzen da, oxigenoa gorputzean sartuz eta azido karbonikoa kanpora ateraz.

Gernu-aparatu eta digestio-aparatuarekiko loturari esker, bestela, elikagaiak eta hondakinak gorputzetik sartu eta kanpora ateratzen dira, aparatu kardiobaskularra beti ere garraio lanak eginez.
Anatomia
Bihotza

  • Ezkerreko aurikula.
  • Ezkerreko bentrikulua.
  • Eskuineko aurikula.
  • Eskuineko bentrikulua.

Sistema baskularra

  • Zainak:

1. Kaba zaina.

2. Zain periferikoak.

  • Arteriak:

1. Aorta arteria.

2. Arteria periferikoak.