Giharrak

Giharrak mugimenduaren motorrak dira. Gihar bat uzkurtzen diren mintzez osatua dago. Agindu egokia jasotzen dutenean mintza uzkurtzen da eta honekin batera txikitu. Txikitzen denean helduta dagoen hezur edo egituratik tira egiten du. Lana bukatzen duenean atseden egoera bereganatzen du.

Giza-gorputzak borondatez mugitzen ditugun seiehun eta berrogeita hamarretik (650) gora gihar ditu. Horrelako kopuruarekin mugimenduen aberastasuna handia da.

2.JPG
Batzuk zapalak dira sabeleko abdominalak adibidez, beste batzuk biribilak eta luzeak bizepsa esate baterako. Gihar batzuk zabalak dira bizkarreko dortsal handia kasu. Aldiz, metakarpoen arteko giharrak laburrak dira. Izterreko kuadrizepsa indartsuenetakoa da.

Giharrek hezurrekin batera barruko organoak babesten dizkigute eta forma ematen digute. Aurpegikera giharrei esker lortzen da.

Gihar nagusienak hauek dira: Gihar nagusienek egiten duten lanarekin eta atalek duten garrantziarekin lotuta dago..

Gihar nagusiek egiten duten lanarekin eta atalek duten garrantziarekin lotuta dago. Kokapenaren arabera hauek dira.

Buruan eta lepoan

  • Murtzikatzeko erabiltzen ditugunak maseteroak deitzen dira.
  • Ezpainen mugimendua egiteko ezpainetako orbikularrak erabiltzen ditugu.
  • Begiak ireki eta ixteko begietako orbikularrak dira.
  • Putz egiteko edo txistu egiteko buzinadoreak erabiltzen ditugu.
  • Burua alde batera mugitzeko edo biratzeko erabiltzen ditugun giharrak esternokleidomastoideoak dira.
  • Burua atzera mugitzeko esplenioa dugu.
o Esternokleidomastoideoa.
o Gihar eskalenoak.
o Gihar espinala.

Gorputz-enborrean

  • Arnasa hartzeko erabiltzen ditugunak dira: interkostalak (saihets artekoak), serratoak eta diafragma, bular-kaiola sabeletik aldentzen duena. Pektoralak besoak aurreraka mugitzeko erabiliko ditugu, eta dortsalak besoak atzeraka mugitzeko erabiliko ditugu. Trapezioak sorbalda altxatzen du, eta buruari tente eusten dio.
o Gihar trapezioa.
o Gihar pektoralak.
o Diafragma.
o Saihetsen arteko giharak.

Gorputz-adarretan

Besoetan nabarmentzen dira:

  • Deltoidesak sorbalda osatzen du.
  • Bizepsak besaurrea besoaren gainean tolesten du.
  • Trizepsak besoa luzatzen du.
  • Pronadoreek eta supinadoreek eskumuturra eta eskua biratzen dute.
  • Flexoreek eta luzatzaileek behatzak mugitzen dituzte.



Beheko gorputz-adarreko nabarmenenak dira:

  • Gluteoan ipurdia osatzen dutenak.
  • Sartorioarekin hanka bat bestearen gainean jartzen dugu.
  • Hankaren atzean dagoen bizepsarekin belaunetik tolestatzen ditugu hankak.
  • Kuadrizepsa aurretik dago, izterrean, eta hanka luzatzen du.
  • Bikiak ibiltzeko erabiltzen ditugu eta zangosagarra osatzen dute; horiek Akilesen tendoian bukatzen dira.