ORGANOAK

Organo

Organoa ehunen multzoa da, funtzio fisiologiko bat edo batzuk burutzen d(it)uena. Aparatuetan biltzen dira organoak. Aparatu Aparatuak (edo sistemak) anatomikoki organoek osatutako sistemak dira, funtzio konkretu bat edo batzuk aurrera eramaten d(it)u(z)tenak. Gizakiarengan, 9 aparatu edo sistema ditugu.

Eduki-taula

• 1 Aparatu kardiobaskularra

• 2 Arnas-aparatua

• 3 Digestio-aparatua

• 4 Gernu-aparatua

• 5 Nerbio-sistema

• 6 Lokomozio-aparatua

• 7 Sistema endokrinoa

• 8 Immunitate-sistema

• 9 Ugaltze-aparatua

• 10 Aparatuen eta sistemen arteko ezberdintasunak

Aparatu kardiobaskularra Odolaren bidez oxigenoa eta elikagaiak gorputz osoan banatzeko eta azido karbonikoa eta hondakinak kanporatzen laguntzeko funtzioa dauka. Bihotza da organo nagusia, arteriek eta zainek lagunduta.

Arnas-aparatua Oxigenoa eta azido karbonikoaren kudeaketaz arduratzen da. Birikek eta beste arnas-bideek osatzen dute.

Digestio-aparatua Elikagai eta hondakinen kudeaketan jarduten du. Sabelaldean dauden urdail, gibel, behazun, pankrea eta hesteek osatzen dute.

Gernu-aparatua Odola filtratzeko funtzioa dauka, giltzurrunen bidez, hortik hondakinak kanporatzeko.

Nerbio-sistema Gorputzaren mugimenduak koordinatzeko eta arlo intelektuala eta emozionala kudeatzeko funtzioak ditu. Garuna da organo nagusia eta kontrol gunea.

Lokomozio-aparatua Mugimenduak ahalbidetzen dituena da. Aparatu hau bi sistematan bereizten da: eskeleto sistema eta gihar sistema. Hezur, gihar eta tendoiek osatzen dute.

Sistema endokrinoa Aparatu hau gorputzeko atal desberdinetan dauden organoek osatzen dute. Bere funtzioak beste sistemekiko osagarriak dira, baina beti ere garrantzitsuak oreka fisiologikoa mantentzeko.

Immunitate-sistema Kanpotik edo barrutik etorritako erasoetatik babesten du gorputza. Sistema linfatikoak, timoak, bareak eta hezur-muinak osatzen dute.

Ugaltze-aparatua Gizakia multiplikatzeko eta arlo sexuala bideratzeko funtzioak betetzen ditu. Aparatuen eta sistemen arteko ezberdintasunak Aparatu eta sistema hitzek antzeko esanahia dute, baina ezberdina. Sistemak funtzio bat betetzeko elkartu diren ehun berdinez osatutako antzeko organoen multzoak dira. Aparatuak osatzen dituzten organoak, aldiz, oso ezberdinak dira, eta goi mailako funtzio bat betetzeko era koordinatuan lan egiten dute.