Zirkulazio-aparatu

(Aparatu kardiobaskulartik berbideratua) benas.pngGorriz margotuta arteriak agertzen dira, urdinez ordea benak, eta toraxen erdian azkenik bihotza. Zirkulazio-aparatua edo aparatu kardiobaskularra giza gorputzean odola garraiatzen duen sistema da, arteriak, zainak eta bihotza elkarrekin lotuz. Aparatu honen gaixotasunak diagnostikatzen eta tratatzen ondorengo bi espezialitate medikoak arduratzen dira: Kardiologia eta Kirurgia kardiobaskularra.








Eduki-taula


  • 1 Fisiologia
  • 2 Anatomia
o 2.1 Bihotza
o 2.2 Sistema baskularra
  • 3 Lotutako gaixotasunak
o 3.1 Bihotzarenak
o 3.2 Sistema baskularrarenak

Fisiologia

Alde batetik, oxigenoa (O2) eta elikagaiak dituen odola arterietatik banatzen da gorputzean zehar, organo guztietan, beti ere bihotzak bidalitako bultzadekin (taupadak). Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Birikak - Biriketako zainak - Ezkerreko aurikula - Ezkerreko bentrikulua - Aorta arteria - Arteria periferikoak - Organoak.

Bestetik, organo guztietatik bihotzera bueltan, karbono dioxidoa (CO2) eta hondakinak bidaiatzen dira zainetatik. Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Organoak - Zain periferikoak - Kaba zaina - Eskuineko aurikula - Eskuineko bentrikulua - Biriketako arteriak - Birikak.

Arnas-aparatuarekiko loturari esker, biriketan gasen (O2 eta CO2) elkar-trukatzea gertatzen da, oxigenoa gorputzean sartuz eta azido karbonikoa kanpora ateraz.

Gernu-aparatu eta digestio-aparatuarekiko loturari esker, bestela, elikagaiak eta hondakinak gorputzetik sartu eta kanpora ateratzen dira, aparatu kardiobaskularra beti ere garraio lanak eginez.
Anatomia
Bihotza

  • Ezkerreko aurikula.
  • Ezkerreko bentrikulua.
  • Eskuineko aurikula.
  • Eskuineko bentrikulua.

Sistema baskularra

  • Zainak:

1. Kaba zaina.

2. Zain periferikoak.

  • Arteriak:

1. Aorta arteria.

2. Arteria periferikoak.