Giza anatomia


Giza anatomia giza gorputza aztertzen duen zientzia da.
Giza gorputza 208 hezur, ehun artikulazio eta seiehun eta berrogeita hamar gihar, elkarrekin koordinatuak, batera funtzionatzen duten egitura da. Gorputzak haren jarrera eutsi, higitu eta beste ekintza asko egin ahal izango ditu atal guztien elkarlanarekin.

Atal hauetan banatuta dago, goitik hasita: burua, lepoa, toraxa, abdomena, pelbisa eta gorputz-adarrak. Barrualdea organo anitzek osatzen dute, eta hauek aparatuetan biltzen dira. Kanpoaldea' azalak, giharrek eta hezurrek osatzen dute.


Giza hezurdura
Hezurrek eta kartilagoek osatzen duten multzoari, hezurdura edo eskeletoa deritzo.
Hezur-ehunetan bizirik dauden zelulak (osteozitoak) eta osagai geldoak (kaltzio-gatzak eta fosforoa ) konbinatzen dira. Haiekin batera, kolagenoak hezurrak osatzen ditu. Kolagenoa osagai organikoa da eta proteina hori beste zuntz batzuetan era agertzen da. Hezurrak bizirik dauden organoak dira, amaitu gabe berritzen direnak.
Hezurduraren funtzioak:

  • Gorputza eusten dute eta ahulak diren organoak babesten dituzte. Adibidez: garuna, bihotza edo birikak.
  • Giharren tendoien helduleku dira.
  • Hezur luzeen barruko aldean hezur-muina dago. Ehun horrek globulu gorriak eta zuriak sortzen ditu.

Hezur kopurua

GORPUTZA.JPG



Giza eskeletoak 208 hezur ditu:

  • Hogeita sei (26) bizkarrezurrean.
  • Zortzi (8) burezurrean.
  • Hamalau (14) aurpegian.
  • Zortzi (8) belarrian.
  • Hioide hezurra (1) ahots-organoa, trakearen hasieran kokatuta dagoena, laringean, eta bere baitan ahots-kordak dituena.
  • Hogeita bost (25) bularrean.
  • Hirurogeita lau (64) goiko gorputz adarretan.
  • Hirurogeita bi (62) beheko gorputz adarretan.