Recent Changes

Thursday, May 12

  1. page Giharrak edited Giharrak ... jasotzen dutenean mintz paketa baten mintza uzkurtzen da Giza-gorputzak boronda…
    Giharrak
    ...
    jasotzen dutenean mintz paketa batenmintza uzkurtzen da
    Giza-gorputzak borondatez mugitzen ditugun seiehun eta berrogeita hamarretik (650) gora gihar ditu. Horrelako kopuruarekin mugimenduen aberastasuna handia da.
    {2.JPG} Batzuk zapalak dira sabeleko abdominalak adibidez, beste batzuk biribilak eta luzeak bizepsa esate baterako. Gihar batzuk zabalak dira bizkarreko dortsal handia kasu. Aldiz, metakarpoen arteko giharrak laburrak dira. Izterreko kuadrizepsa indartsuenetakoa da.
    Giharrek hezurrekin batera barruko organoak babesten dizkigute eta forma ematen digute. Aurpegikera giharrei esker lortzen da.
    ...
    garrantziarekin lotuta adgo.dago..
    Gihar nagusiek egiten duten lanarekin eta atalek duten garrantziarekin lotuta dago.
    Kokapenaren arabera hauek dira.
    Buruan eta lepoan
    Murtzikatzeko erabiltzen ditugunak maseteroak deitzen dira.
    Ezpainen mugimendua egiteko ezpainetako orbikularrak erabiltzen ditugu.
    Begiak ireki eta ixteko begietako orbikularrak dira.
    Putz egiteko edo txistu egiteko buzinadoreak erabiltzen ditugu.
    Burua alde batera mugitzeko edo biratzeko erabiltzen ditugun giharrak esternokleidomastoideoak dira.
    Burua atzera mugitzeko esplenioa dugu.
    o Esternokleidomastoideoa.
    o Gihar eskalenoak.
    o Gihar espinala.
    Gorputz-enborrean
    Arnasa hartzeko erabiltzen ditugunak dira: interkostalak (saihets artekoak), serratoak eta diafragma, bular-kaiola sabeletik aldentzen duena. Pektoralak besoak aurreraka mugitzeko erabiliko ditugu, eta dortsalak besoak atzeraka mugitzeko erabiliko ditugu. Trapezioak sorbalda altxatzen du, eta buruari tente eusten dio.
    o Gihar trapezioa.
    o Gihar pektoralak.
    o Diafragma.
    o Saihetsen arteko giharak.
    Gorputz-adarretan
    Besoetan nabarmentzen dira:
    Deltoidesak sorbalda osatzen du.
    Bizepsak besaurrea besoaren gainean tolesten du.
    Trizepsak besoa luzatzen du.
    Pronadoreek eta supinadoreek eskumuturra eta eskua biratzen dute.
    Flexoreek eta luzatzaileek behatzak mugitzen dituzte.
    Beheko gorputz-adarreko nabarmenenak dira:
    Gluteoan ipurdia osatzen dutenak.
    Sartorioarekin hanka bat bestearen gainean jartzen dugu.
    Hankaren atzean dagoen bizepsarekin belaunetik tolestatzen ditugu hankak.
    Kuadrizepsa aurretik dago, izterrean, eta hanka luzatzen du.
    Bikiak ibiltzeko erabiltzen ditugu eta zangosagarra osatzen dute; horiek Akilesen tendoian bukatzen
    dira.
    (view changes)
    4:51 am
  2. page home edited ... Atal hauetan banatuta dago, goitik hasita: burua, lepoa, toraxa, abdomena, pelbisa eta gorputz…
    ...
    Atal hauetan banatuta dago, goitik hasita: burua, lepoa, toraxa, abdomena, pelbisa eta gorputz-adarrak. Barrualdea organo anitzek osatzen dute, eta hauek aparatuetan biltzen dira. Kanpoaldea' azalak, giharrek eta hezurrek osatzen dute.
    Giza hezurdura
    ...
    osatzen duten multzoarimultzoari, hezurdura edo eskeletoa da.deritzo.
    Hezur-ehunetan bizirik dauden zelulak (osteozitoak) eta osagai geldoak (kaltzio-gatzak eta fosforoa ) konbinatzen dira. Haiekin batera, kolagenoak hezurrak osatzen ditu. Kolagenoa osagai organikoa da eta proteina hori beste zuntz batzuetan era agertzen da. Hezurrak bizirik dauden organoak dira, amaitu gabe berritzen direnak.
    Hezurduraren funtzioak:
    (view changes)
    4:36 am

Wednesday, April 13

  1. page space.menu edited ... GORPUTZ ADAR BURUA GARUN
    ...
    GORPUTZ ADAR
    BURUA
    GARUN
    (view changes)
    3:58 am

Tuesday, April 12

  1. page GARUN edited Garun Garuna edo burmuina entzefaloaren zatirik handiena eta garrantzitsuena da, goi mailako orno…
    Garun
    Garuna edo burmuina entzefaloaren zatirik handiena eta garrantzitsuena da, goi mailako ornodunengan eta, bereziki, gizakiarengan garapen eta konplexutasun handia duena. Nerbio-sistemaren egitura zuzendaria da.
    Ugaztunen entzefalo barruan garuna prosentzefaloan dago, hots, eboluzioaren eskalan berriagoa den egituran. Entzefaloaren beste egitura zaharragoek, metentzefaloak eta mielentzefaloak (erronbentzefaloa osatzen dutenak) ez dute adimen-funtziorik garatzen, gorputzaren funtzio mekanikoez arduratzen baitira (mugimenduen koordinazioaz, arnas eta bihotz-jardueraren kontrolaz, etab.).
    Garuneko neuronen kopurua egundokoa da: ikertzaileak ez dira ados jartzen, baina 50.000 milioi eta bilioi bat artean dagoela uste dute. Era berean, garuneko neurona bakoitzak milaka harreman sinaptiko eratzen ditu aldameneko neuronekin. Zahartu ahala, ordea, neuronen kopurua jaisten da.
    Eduki-taula
    1 Ezaugarri anatomikoak
    2 Funtzioak
    3 Fisiologia
    4 Ornodunen garuna
    5 Ikus, gainera
    Ezaugarri anatomikoak
    Giza-garunaren lobuluak eta zerebeloa.
    Giza-garunak 1,1 kg-ko masa eta 1.200 cm3 bolumena du. Intxaur baten itxura dauka
    Bi hemisferio ditu, arteka sagitalaren bitartez bananduta. Aldi berean, gorputz kailukarak bi hemisferio horiek lotzen ditu azpialdetik.
    Hemisferioen azalak tolestura ugari ditu, garuneko zirkunbalazio deritzonak, arteken bidez ere bananduak (Rolandoren eta Silvioren artekak aipagarrienak izanik). Gutxi eboluzionatuak dauden ugaztunengan (insektiboroengan, adibidez) garunaren azala leuna da, ez du zirkunbalaziorik; primateen garunean, aldiz, tolestura ugari daude: modu horretan garezurreko espazio mugatuan garunak bere azalera zabal dezake.
    Bestalde, hemisferio bakoitzak lau lobulu ditu, haien izenak biltzen dituzten hezurrenak izanik: lobulu frontala, lobulu parietala, tenporala eta okzipitala.
    Garunaren azalean gai grisa kokatzen da, eta zuria barnealderantz. Gogoratu gai grisa neuronen gorputzez (soma izenekoez) osatuta dagoela, eta gai zuria neurona horien axoiez (mielinaz bilduta daudenak). Garunaren azalak kortexa osatzen du.
    Telentzefaloak ere garunaren kortexa eratzen du. Dientzefaloak, aldiz, barneko bi egitura: talamoa eta hipotalamoa.
    Funtzioak
    Garunak giza portaera eta adimen-funtzioak (oroimena, adimena, emozioak, ikaskuntza eta pertzepzioa) kontrolatu eta koordinatzen ditu. Horretaz gain, integrazio sentsorialeko eta jarduera motorreko gune nagusietako egoitza da.
    Hainbat funtziok kokapen zehatza dute garunaren egituran:
    ikusmenarekin lotuta dauden funtzioak lobulu okzipitalean daude. Toki honetara joaten dira ikus-zentzumenetik datozen nerbio-zuntzak
    entzumenarekin zerikusia dutenak lobulu tenporalean daude
    adimen, nortasun eta mintzamenarekin lotuta dauden zereginek lobulu frontalean dute kokapena. Lobulu horren alde motorrean, bestalde, berariazko mugimenduak kontrolatzen dituzten neuronak daude.
    ukimenaren nerbio-zuntzak lobulu parietalarekin lotzen dira
    Azpimarratu behar da zentzumen-bide guztiek, dagokien lobulura iritsi aurretik, talamoan geldialdia egiten dutela.
    Garuneko bi hemisferioen arteko ezberdintasun funtzionalak txikiak dira. Antza denez, ezkerreko hemisferioan mintzamenarekin eta pentsamendu logikoarekin zerikusia duten gaitasunak sortzen dira. Eskuineko hemisferioan, aldiz, prozesu analitikoen eta orientazio espazialaren gaitasunak garatzen dira.
    Fisiologia
    Garunaren fisiologia ongi ulertzeko azpimarratu behar da nerbio-zuntzak (zentzumenezkoak zein motorrak ) gurutzatuta daudela. Hots, gorputzaren eskuinaldeko zentzumen-guneak eta gune motorrak garuneko ezkerreko hemisferioan daudela, eta alderantziz. Horrek esan nahi du garunaren eskuinaldeak gorputzaren ezkerraldea kontrolatzen duela, eta garunaren ezkerraldeak gorputzaren eskuinaldea.
    Ulertzekoa da, beraz, pertsona batek ezkerreko hemisferioa kaltetzen duen garuneko odoljarioa jasatean gorputzeko ezkerraldean paralisia sufritzea.
    Garuneko neuronen arteko komunikazioa neurotransmisore izeneko substantzia batzuen bitartez gauzatzen da. Neurotransmisore garrantzitsuenak azetilkolina, dopamina, noradrenalina eta serotonina dira. Substantzia hauen zeregina nerbio bulkadaren transmisioan datza.
    Neurotransmisoreak neurona baten axoian askatu eta hurrengo neuronaren dendritetan jasotzen dira.
    Ornodunen garuna
    Ugaztunen artean gizakiarena da garunik garatuena. Tolestura edo zirkunbalazio ugari ditu, eta azpimarratzekoa da lobulu frontalaren garapena (bertan kokatzen dira adimenaren guneak).
    Ugaztun eboluzionatuenengan garuneko zirkunbalazioak oso ugariak dira. Eboluzioa aurrera joan ahala zirkunbalazioen bidez garunaren azalera zabaltzen da, gai grisaren kopurua handituz; garunaren bolumenak ez du aldatzen, baina neuronen kopurua nabarmen areagotzen da.
    Ornodunen artean arrainen eta anfibioen garunak ez du kortexik (garun azalik), narrastiengan eta hegaztiengan oso txikia da, eta ugaztunengan batik bat garatzen da. Teletzefaloaren garapenak azaltzen du ugaztunen garunaren berezitasuna.

    (view changes)
    4:05 am
  2. tag_add GARUN tagged garun
    3:45 am
  3. page BURUA edited ... Garondoa.. Buruaren alboetan hezur parietala eta tenporala ditugu.  {buruhezurra.JPG} …
    ...
    Garondoa..
    Buruaren alboetan hezur parietala eta tenporala ditugu.
    
    {buruhezurra.JPG}

    ▲ Giza gorputza
    Burua: Ilea • Burezurra • Belarria • Bekaina • Begia • Sudurra • Ahoa • Ezpaina • Kokotsa • Lepoa • Garondoa
    (view changes)
    3:34 am
  4. file buruhezurra.JPG uploaded
    3:29 am
  5. file buruhezurra.bmp uploaded
    3:27 am

More